
Atzo arratsaldeko 18:00etan hasi eta etengabe ari da Amurrioko Babio mendira jendea igotzen. Amurrio Trail Taldeak antolatuta, Babio Igoeraren VIII. edizioa egiten ari dira, Arabako Minbiziaren Aurkako Elkartearentzako dirua biltzeko asmoz.
Orduro abiatu dira mendizaleak Juan Urrutia Plazatik. Gaua girotzeko kontzertuak ere egin dituzte. 10:00etan abiatuko dira azkeneko aldiz Babio mendiaren tontorreraino, Olentzeroren laguntzarekin.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Amurrio Trail