Amurrion etxegabetze bat burutu da. Hala salatu du Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) sare sozialen bidez, eta agerraldia deitu du datorren asteko ostiralerako (urtarrilak 17) gertatutakoa salatzeko.
Arratsaldeko zazpietan jarri dute hitzordua Amurrioko udaletxearen aurrean, eta herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbita.
Etxebizitzaren gaiak zeresan handia eman du azken hilabeteetan Euskal Herrian. Eskualdean, aldiz, honako hau da azken urteetan etxegabetze bat salatzen den lehenengo aldia.
Hala ere, gaiak hainbat albiste utzi ditu azken hilabeteetan. Urrian, adibidez, tira-bira politikoa sortu zen Laudion, etxebizitza hutsei ezarritako errekargua dela eta. Amurrion, aldiz, Udalak urte amaieran iragarri zuen hiru lurzoru publiko lagako zizkiola Eusko Jaurlaritzari babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko.
🔴 𝐀𝐃𝐈! 𝐄𝐓𝐗𝐄𝐆𝐀𝐁𝐄𝐓𝐙𝐄 𝐁𝐀𝐓 𝐁𝐔𝐑𝐔𝐓𝐔 𝐃𝐔𝐓𝐄 𝐀𝐌𝐔𝐑𝐑𝐈𝐎𝐍 / 𝐇𝐀𝐍 𝐄𝐉𝐄𝐂𝐔𝐓𝐀𝐃𝐎 𝐔𝐍 𝐃𝐄𝐒𝐀𝐇𝐔𝐂𝐈𝐎 𝐄𝐍 𝐀𝐌𝐔𝐑𝐑𝐈𝐎 🔴
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) January 9, 2025
🔊 AGERRALDIA 🔊
🗓️ Urtarrilak 17 de enero, ostirala
🕖 19:00
📍 Amurrioko Udaletxearen aurrean
Animatu bertaratzera! pic.twitter.com/8AAJ4msqSw