
Aiaraldea Komunikabideak zuzenean emitituko du Aiara Gazte Music Fest jaialdia bihar, Amurrioko Antzokitik. 20:00etan hasiko da emanaldia eta bi orduko iraupena izango du. Eskualdeko lau talde eta bakarlari arituko dira oholtza gainean: Cuatro Bancos, Gwa Ya, Belgorri, Matx eta Deriba. 20 minutuko emanaldia eskainiko du bakoitzak, eta "sorpresak" ere egongo dira tartean, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Antzokiaren XX. urteurrenerako prestaturiko programazioaren barruan kokatu dute jaialdia, eta sarrerak hemen zein egunean bertan eskuratu daitezke sei euroren truke.