
Amurrio Clubak 2025ean bukatutzat joko ditu 75. urteurreneko ekintzak, nahiz eta iaz izan efemeridea. Berez, otsailaren 18tik 23ra bitartean erakusketa atonduko dute La Casonan eta hiru osagai izango ditu.
Alde batetik, klubaren historiako 80 argazki ikusteko aukera egongo da. Bestetik, bere ibilbidean lortutako garaikurrak ere egongo dira ikusgai (93/94 denboraldiko 3. mailako txapelketarena, besteak beste).
Azkenik, Celestino Diazek Amurrio Clubeko 200 eskuko egutegiren bilduma aurkeztuko du. 1995ean argitaratzen hasi ziren eta jokalarien zein talde teknikoen argazkiak dituzte.
Hainbat ekintza urteurrenean
75. urteurrena ospatzeko hamaika jarduera prestatu dituzte. 2024an Athletic Club eta Amurrio Clubaren beteranoek norgehiagoka jokatu zuten, Athletic Clubak eta SD Eibarrek ere lagunarteko partida izan zuten eta kamiseta berezia ere sortu zuten.
Gogoratu beharra dago, halaber, Athletic Clubak irabazitako Errege Kopa izan zutela zaleek argazkiak egiteko.