15 Urrezko Guk Sari txiki San Antonen Lagunak Kofradiako kideentzat, umorez eta emozioz betetako galan

Txabi Alvarado Bañares 2025ko mar. 15a, 23:14

Kofradia osatzen duten kide guztiak zein zendutakoak ekarri dituzte gogora Amurrio Antzokian eginiko ekitaldian.

Giro umoretsu eta lagunkoian jaso dute Urrezko Guk Saria San Antonen Lagunak Kofradiako kideek. Ohiko eskema jarraitu du Amurrio Antzokiko ekitaldiak: Musika Eskolako zenbait kidek jo dute, omenduei buruzko bideo erreportajea proiektatu dute, alkateak hitz batzuk esan ditu… baina protokolo guztiak apurtu egin dira Kofradiako kideek oholtza zapaldu bezain pronto. 

Urtarrileko azokaren antolakuntzako ordezkari bakan batzuk igo dira lehenbizi, baina gero banan-banan deitu dituzte taldeko gainontzeko kideak, eta sariaren erreplika txiki bat eman diote bakoitzari, iruzkin umoretsuak egiten zituzten bitartean. Momentu hunkigarria ere izan da, zendutako kide baten anaia ere igo baita bere izenean oroigarria jasotzera. 

Amaiera ere ez da edonolakoa izan. Izan ere, San Anton azokak, Amurrioko tradizio bizienetako bat izateaz gain, badu baita kutsu solidario nabarmena ere, dohaintzan ematen baitute goizean zehar egiten den enkanteko dirua. Aurten Valentziako herri bateko musika bandari eman diote bildutako dirua, uholdeengatik pairatutako kalteak konpontzeko. Hori dela eta, bandako kideek keinua eskertu nahi izan dute, eta Agur jaunak kanta jo dute galaren amaieran, Valentziatik bidalitako bideo batean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!