
Antzerki Laburraren XI. Jardunaldiak egingo dituzte bihar Amurrio Antzokian 19:30etatik aurrera. Bazkideak ez direnentzat sei euro balioko du sarrerak eta 15 edo 20 minutu irauten duten lau antzezlan ikusteko eskubidea emango die horrek.
Gainera, protagonismo nagusia Aiaraldeko antzezleek izango dute. Hain zuzen, Aimara antzerki talde amurrioarrak birritan taularatuko du pieza bera; euskaraz eta gazteleraz.
Euskarazko aktoreak Serapio Lopez, Jon Gerrero, Virginia Garcia, Marian Fradejas eta Ainhoa Isasi izango dira eta gazteleraz, aldiz, Sonia Coteron Negueruela, Miren Itziar Goikoetxea Zulueta, Nerea Villar Garcia, Jose Manuel Ortega Martin eta Raul Garcia. Guztiek antzeztuko dute Altuna Jaunaren hilketa, Julio Cortazar idazlearen pieza.
Laudioarrak ere
Ordezkari laudioarrak ere ez dira faltako. Izan ere, Irune Ibarretxek, Janire Rojasek eta Ainhoa Sabiok El pequeño meñique taularatuko dute, Ibarretxek berak sortutako lana.
Azkenik, Corsarios ikusteko aukera ere egongo da.