
Amurrioko hiru futbol taldeak (Amurrio Club, Kaskagorri eta Etorkizuna) aritu ziren igandean Non League Day egunaren hirugarren edizioan.
Athletic Club Fundazioak sustatzen du egitasmoa, gizonezkoen lehen mailan dagoen geldialdia baliatuta, oinarrizko futbolari babesa helarazteko.
Goizetik arratsaldera luzatu zen ekimena. Etorkizunako taldeek jokatu zuten goizean Reforren, eta Aingeru Olabarrieta futbol jokalari zuri-gorri luiaondoarraren bisita jaso zuten.
Eguerdian, aldiz, Kaskagorriko ohorezko kadeteek jokatu zuten Basarten, eta arratsaldean iritsi zen Amurrio Club-en txanda.
Futbol partidez gain, zozketa handia ere egin zuten antolatzaileek, kluben jarduna finantzatzeko.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez