Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak jakinarazi du filialeko zein zazpi jokalari aurkeztuko diren uztailaren 8an hasiko den Athleticen denboraldiaurrearen hasieran. Valverdek Alex Padilla eta Oier Gastesi atezainak, Hugo Rincon, Unai Egiluz eta Adama Boiro atzelariak, Mikel Jauregizar erdilaria eta Aingeru Olabarrieta aurrelari luiaondoarra aukeratu ditu. Guztiak Bilbao Athleticen parte izan ziren aurreko denboraldian.
Maiatzean egin zuen Olabarrietak debuta La Ligan, txapelketako azkenaurreko jardunaldian. 81. minutuan sartu zen San Mameseko futbol zelaian Iñaki Williamsen ordez
Aingeru Olabarrieta Bilbao Athleticeko jokalaria izan da 10 urte zituenetik, eta aurretik Amurrioko Etorkizuna taldean ibilia da. Batez ere eskuineko mutur gisa aritzen da, baina ezkerreko hegalean ere joka dezake. Espainiako 18 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko selekzioetara ere deitu izan dute.