
568.449,76 euroko saria irabazi du herritar batek Bonoloto jokoaren atzoko zozketari esker. Aiara etorbidean erosi zuen pertsona horrek zenbakia eta sari osoa berarentzat izango da. Izan ere, ez dago zenbaki guztiak asmatu dituen txartel gehiagorik.
Berez, martxoaren hasieran salmenta puntu berean 4,6 milioi euroko beste sari bat agertu zen. Hortaz, bost milioi euro baino gehiago banatu ditu toki berdinak hilabete eskasean.