
Ehundik gora lagun batu ziren larunbatean Trot-Arten 60. urteurrena ospatzeko. Amurrioko jai kuadrilla beteranoko hainbat belaunaldi elkartu ziren eguerdian Juan Urrutia plazan, talde argazkia egiteko, eta gauera arte egon ziren gero elkarrekin. Mendiko Eskolako frontoian egin zuten bazkaria, eta dantzaldiarekin zein DJarekin luzatu zuten parranda gero.
Trot-Art ez da aurten bere urteurrena ospatuko duen Amurrioko kuadrilla bakarra. Izan ere, larunbat honetan kalera aterako dira Euskotarrakeko kideak, euren taldeak ere beste horrenbeste urte ospatu dituela goraipatzeko.
Argazkiak: Trot-Art