
Bihar ospatuko dute Euskotarreko kideek 60 urteurrena. 1965. urtean atera zen kuadrilla lehenbiziko aldiz Amurrioko jaietan, eta ordutik hona ehunka lagun pasa dira taldetik, kalejiretan, denborradan edota karrozetan parte hartuz, besteak beste.
Kuadrillako partaideek duela 10 urte osatu zuten taldearen artxibo historikoa, liburua plazaratu baitzuten mende erdiko ibilbidea ospatzeko. Orain, Aiaraldea Komunikabideari pasatu dizkiote artxibo horretako irudiak. Hemen goiko galerian ikusi daitezke denak.
Argazkiak: Euskotarrak kuadrilla