Sarrera: Doan
Bilboko LGTBIQA+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia
Zinegoak 2004an sortu zen kulturaren, zinemaren eta arte eszenikoen bidez sentsibilizatzeko tresna gisa, eta 20 urteko ibilbidean zehar, Zinegoak erreferentzia bihurtu da LGTBIQ+ gaiko zinema- eta eszena-ekitaldien artean.
Zinegoakek, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, 22. edizioa ospatuko du aurten, eta Amurrion sexu, identitate eta genero aniztasunari buruzko zinema onaren aukeraketa bat izango dugu. Aurten, fokua emakume sortzaileek egindako lanetan jarriko dugu.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.