Ane Ramos Izaga gaztea (2013an jaiotakoa) Euskadiko Txapelketako irabazlea izan zen asteburuan, patinajeko Street diziplinan. Amurrioarra oso pozik dago emaitzarekin, azken hilabetean lan handia egin baitu.
Lorpen horrek ateak ireki dizkio Espainiako Txapelketan parte hartzeko eta, gurasoek aukera izanez gero, han ere irabazle izateko lehiatuko da.
Kirolariak hitzordu gehiago izango ditu laster bestelako diziplinetan eta bere itxaropena da podium gehiagotara igotzea. Izan ere, gogoratu beharra dago amurrioarra aditua dela Vert modalitatean, zeinean bost metroko "U" handia baliatzen den salto egiteko. Erronken artea Botxo Contesta dago. Izan ere, azken bi urteetan onenen artean egon da Ane Ramos Izaga topaketa horretan.
Edonola ere, bere teknika eta ausardia ikusteko irrikan daudenek, horretarako aukera izango dute larunbat arratsaldean egingo duen erakustaldian, Amurrioko bowlaren hirugarren urteurrena ospatuko baitute zale eta profesionalen parte hartzearekin.