Mirari Gotxik Santoñan irabazi zuen pasa den asteburuan eta honetan Gipuzkoako Itzulian lehiatuko da

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 23a

Mirari Gotxi txirrindulariak garaipen ugari erdietsi ditu azken urteetan. / Aiaraldea.eus

Mirari Gotxik Santoñan irabazi zuen asteburuan eta hurrengo egunetan erronka handia izango du, Gipuzkoako Itzulian parte hartuko du eta.

Mirari Gotxik jarraitzen du palmaresa handitzen. Pasa den astean Santoñan irabazi zuen lasterketa eta martxoan Arabako Txapelduna izan zen junior kategorian.

Pasa den asteko garaipenari dagokionez, ibilbide laua eta haizetsua izan zuen, ihesaldi saiakera ugarirekin. Hasieran aurreratu zen taldetxoan sartu ez bazen ere, amurrioarrak lortu zuen buruan jartzea hirugarren biran. Hiru kilometro baino ez zirenean falta lasterketa amaitzeko, erasora jo zuen Gotxik eta helmuga berak bakarrik zeharkatu zuen, minutu bat baino gehiagoko aldearekin, gainera.

Ez da hori izan aiaraldearraren emaitza positibo bakarra. Duela bi asteburu bosgarren izan zen Balmasedan eta maiatzaren 4an Legution laugarrena bere kategorian. Postu horrekin Arabako txapelduna izatea lortu zuen.

Garaikurrak meritu handia izan zuen. Izan ere, Gotxik istripua izan zuen Pontevedran. Lasterketa batean lehiatzen ari zela, Guardia Zibilaren motor baten kontra jo eta kolpe larria pairatu zuen. Oraindik ere guztiz osatu ez bada ere, berriz lehiatzeko hautua hartu du amurrioarrak. "Prozesu luzea behar da guztiz sendatzeko, baina egia da ezin naizela kexatu", adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari.

Atsedenik ez

Printzipioz, gaurdanik igandera bitartean erronka handia izango du Gipuzkoako Itzulian. "Hiru etapa dira guztira, erlojupeko bat eta 90 kilometroko bi etapa nahiko gogorrekin", azaldu du kirolariak. Halaber, Sopelan egingo den Euskadiko Txapelketan ere arituko da.

Isptripuak istripu, denboraldi bikaina egiten ari da Gotxi, eta horrek saria izan zuen urte hasieran, Movistar talde profesionalak entrenatzera gonbidatu baitzuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide