
Egun borobila izan zuen atzo Zaraobe Saskibaloi Taldeak. Izan ere, asteburuan bi lauko final antolatu dituzte eta bietan izan dira garaile.
Emakumezkoen junior taldea izan zen lehen txapelduna. Neskek errendimendu liga jokatu dute eta Sugarraken kontrako derbia izan zuten igande goizean, finalerdiak gainditu eta gero. 66-55 menderatu zituzten amurrioarrek laudioarrak eta, nolabait, pasa den asteko Sugarraken garaipenaren mendeku hartu zuten.
Atzo eguerdian, ordea, gizonezkoen senior taldearen txanda heldu zen eta ez zuten kale egin. Alegia, nagusitasunez irabazi zuten 73-57. Garaikurra ez ezik, Euskadi mailara ere igo dira eta hurrengo denboraldian Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako taldeen kontra neurtuko dituzte indarrak .
Jon Pinedo presidenteak adierazi du lorpen historikoa dela herri txiki batentzat eta, hori dela eta, udaletxeko balkoira igo ziren 14:30ean, ordezkari politikoen harrera izan ondoren.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez (kiroldegian eginikoak), Aimar Gutierrez Bidarte eta Zaraobe ST