Tubos Reunidos enpresako langileak gaur goizean mobilizatu dira atzo gertatutako lan heriotza salatzeko

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 28a

None
None
None
None
None
None

Elkarretaratzea egin dute fabrika barruan, atzo Trapagarango Pavimprot enpresa azpikontratatutako langile bat hil zela salatzeko.

Tubos Reunidos konpainiako enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du gaur goizean lantegian bertan. Behargin ugari batu dira salatzeko atzoko lan istripua, zeinak langile baten heriotza eragin zuen.

Hildakoa Pavimprot enpresa azpikontratatuaren eskutik ari zen beharrean, hainbat metroko erorketa izan zuenean.

Sindikatuek salatu dute prekarietateak sortzen dituela heriotza horiek. Atzo bertan langile erakundeek zuzendaritza sakatu zuten ekoizpena 24 orduz gelditzeko. ESK sindikatuak salatu du enpresak ez zuela prestutasunik adierazi hori egiteko eta langile batzordearen exijentziaren ondorioz gelditu zela produkzioa.

Gaur arratsaldean beste elkarretaratze bat egongo da lan heriotza salatzeko, Amurrioko Juan Urrutia plazan 19:00etan, SOS Aiaraldeak deituta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide