Aiara Fest jaialdiaren prestaketak amaitzear daude eta azken sarrerak salgai dituzte, prezio bereziekin amurrioarrentzat. Oraindik tiketak eskuratu ez dituztenentzat, Aiaraldea Komunikabideak zozketa azkarra egingo du bihar 14:00etan.
Saridunek aukera izango dute Reforren jarri dituzten bi oholtzetan Euskal Herriko puntako taldeak (Zea Mays, Gorka Urbizu, Tropa Do Carallo, Zetak, Gatibu...), tokiko taldeak (Zinkha eta Izatefaltsua) eta kanpotik etorritako bandak ere (O`Funk`illo, NDLR, El Canijo de Jerez...) ikusteko. Arratsaldetik goizeko ordu txikiak arte luzatuko dira emanaldiak.
Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena hemen.