Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote.
Amurrioko Correos enpresa publikoko banatzaileek greba egin zuten atzo ere eta horrela jarraitzeko asmoa daukate astelehenean. Hala adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari, konpainiako zuzendaritzaren proposamena ez baita egokia, euren ustez.
CCOOk aipatu dio komunikabideari Correoseko ordezkariek iradoki dietela Amurrioko lanpostuen birdimentsionatzea aztertuko dutela eta langile bat gehiago kontratzea.
Edonola ere, sindikatuaren aburuz, hori ez da konponbidea, besteak beste, kontratazio hori lan hitzarmenetik kanpo egingo luketelako eta oraindik beste lanpostu bat bete gabe geratuko litzaketelako.
Berez, postariek hiru eguneko greba abiatu zuten ostegunean hiru beharginetatik bi falta direlako eta uda heltzear dagoelako. Orain arteko gainkarga biderkatuko dela aurreikusi dute eta jadanik egoera prekarioa dela salatu dute.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.