Ostiralean Gorobeletik Urduñara joan eta gero, Garrastatxun egin zuen geldialdia Urmuga ekimenak larunbatean. Dozenaka lagun gerturatu ziren bertako baselizaren aurreko zelaira, kontzertu zinez bereziaz gozatzeko. Hainbat abesti mitiko plazaratu zituzten Alaitz eta Maider, Leturia eta Irati Arcelus, Fede de Dios, Pirata eta Anje Duhaldek, Et Incarnatus Orkestrako musikariez lagunduta. Eguraldia lagun, ikusle ugari animatu ziren lurretik altxatu eta kantuen erritmoan dantzatzera.
Argazkiak eta bideoak: Koldo Eizmendi, Izaro Cuadra, Jone Urruela eta Aritz Lili