Tubos Reunidos enpresak adierazi du 28,4 milioi euroko galerak izan dituela aurten, muga-zergen ondorioz

Aitor Aspuru Saez 2025eko uztailaren 29a

Tubos Reunidos Groupek Amurrion duen lantegia, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Konpainiak publiko egin du bere negozio kopurua handitu egin dela %19an, baina muga-zergek galerak eragin dizkiela. Horren ondorioz, enplegua erregulatzeko aldi baterako espedientea abiatuko du irailean.

Oharra plazaratu zuen atzo Tubos Reunidos Groupek urteko lehen sei hilabeteen berri emateko. Izan ere, taldeak adierazi du muga-zergen ondorioz 28,4 milioi euroko galerak izan dituela. Horrek eragin zuzena izango du langileenga. Iza ere, irailaren 1etik otsailaren 28ra bitartean lanaldia murriztu beharko dute, pasa den astean adostu bezala.

Berez, enpresak azaldu du negozio kopuruak gora egin duela %19an iazko emaitzekin alderatuta, baina Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak ezarritako %50ko muga-zergek 28,4 milioi euroko galerak eragin dituztela; alde batetik, zergak ordaindu behar izan dituztelako eta, bestetik, bezeroen erosketak gelditu dituztelako, eskarien zorroa %26 murriztuta.

Horrez gain, zergen politikak dolarraren balio urratu duela azpimarratu du Tubos Reunidos Groupek. Edonola ere, "sektore ziklikoa" dela ziurtatu dute konpainiako arduradunek eta "moteltze fase batean" daudela uste dute.

Aldi Baterako Erregulazio Espedientea

Gauzak horrela, Amurrion kokatutako enpresak iragarri du Aldi Baterako Erregulazio Espedientea jarriko duela indarrean irailaren 1etik aurrera. Gehienez %50eko eragin izango duela aurreratu du.

Aiaraldea Komunikabideak pasa den astean argitaratu zuen langileen eta konpainiaren arteko akordioa lortu zutela espedientea egikaritzeko eta beharginek hainbat osagarri izango dituztela horren ondorioz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide