Amurrioko udal alderdi ororen babesarekin adierazpen instituzionala egin du tokiko erakundeak Basarte futbol zelaian asteburuan agertutako margoketak salatzeko.
Hain zuzen, Udalak adierazi du mehatxuzko eta iraingarriak direla pintadak eta horrek suposatzen duela herriko bizikidetzaren kontrako erasoa. Halaber, argitu dute mezuen edukia: "Amurrio Klubarekin lotura duen eta aldi berean Ertzaintzako agentea den pertsona baten aurka zuzendutakoak, zeinak bertan jarduera erabat kirolari lotua garatzen baitu".
Hori dela eta, Bozeramaileen Batzarrak "babes osoa" eskaini dio seinalatutako pertsonari –bai bere kirol jardunean, bai bere ibilbide profesionalaren garapenean–, eta baita Amurrio Klubari ere.
Gainera, Amurrioko Bozeramaileen Batzarrak eskatu du abiarazitako ikerketek ahalik eta azkarren argitu ditzatela ekintza hauen erantzuleak nortzuk diren.