Ekitaldi xume bezain hunkigarria egin zuten larunbat eguerdian Baranbion Javi Ugarteren omenez. Herriko bizilaguna duela urtebete zendu zen, eta herri kirolen esparruan nabarmendu zen bereziki.
Hori dela eta, harrijasotzaile, aizkolari, trontza zein fardo altxatze erakustaldiekin ezaugarritu zuten larunbateko omenaldia, besteak beste. "Egun borobila" izan zen, Ugarteren senideen hitzetan, "sentimenduz josia". Azaldu dutenez, ekitaldian ez zen Ugarteren kirolari figura soilik goraipatu, baita "kide ona" zela eta euskal kultura errespetatu eta miresten zuela ere. Gauzak hala, eskerrak eman dizkiete antolakuntzan lagundu dute pertsona guztiei, eta baita larunbatean gerturatutakoei ere.
Argazkiak: Ugarte sendia