Buru osasuna zaintzeko goizegi edo beranduegi inoiz ez dela aldarrikatu dute Amurrio Antzokian

Erredakzioa 2025eko urriaren 11

Fedeafes federazioak Amurrio hautatu du Buru Osasunaren Nazioarteko Eguneko bere aurtengo ekitaldi nagusia egiteko. 

Amurrio Antzokia hautatu du Fedeafesek Buru Osasunaren Nazioarteko Eguneko aurtengo bere ekitaldi nagusia egiteko. Buru osasuna sustatzen duten lau elkarte barnebiltzen ditu federazio horrek, eta horietako bat da Asasam, Aiaraldean esparru horretan jarduten 36 urte daramatzan taldea.

Atzo eguerdian egin zuten ekitaldia eta, elkarteetako kideez gain, ordezkari instituzional ugari ere gerturatu ziren zitara. Aldarri bateratu argia plazaratu zuen federazioak bertan: buru osasuna zaintzeko ez dela inoiz beranduegi, ezta goizegi. Bide horretan, gai horri "bizitzako etapa guztietan" erreparatu behar zaiola jarri zuten mahai gainean. 

Atzoko ekitaldiarekin hasiera ofiziala eman zaio aurtengo Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta eskualdean antolatutako egitarauari. Datorren urriaren 14an lagunarteko futbol partida egingo dute Asasameko erabiltzaileen eta La Milagrosako ikasleen artean. Hilaren 19an, aldiz, Buru Osasunaren aldeko ibilaldi sozialaren VI. edizioaren txanda izango da. Ohiko funtzionamendua izango du egitasmo horrek. Goizeko hamarretan abiatuko dira parte hartzaileak Laudio zein Amurriotik, Luiaondon elkartzeko. 

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide