Bertsolariak eta antzerkia, Baranbioko Euskal Jaiko osagai nagusiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko urriaren 22a

Garrastatxuko baseliza dute topaleku Branbioko euskaldunek. / Aiaraldea.eus

Baranbioko Euskal Jaiaren XVIII. edizioa ospatuko dute urriaren 25ean. Oihana Bartra eta Julio Soto bertsolariak arituko dira bazkalostean. Aimara antzerki taldeak emanaldia eskainiko du ere.

Baranbioko euskaldunen egutegian gorriz markatutako eguna da urriaren 25a. Izan ere, Euskal Jaiaren beste edizio bat ospatuko dute larunbatean, ohi bezala, Garrastatxuko baselizan. Herriko euskaldunen topaleku bilakatu da festa, “erdararen interferentziarik gabe bizitzeko eguna”, antolakuntzan dabilen Beiliki euskara elkartearen hitzetan. Aurtengoa jaiaren hogeita zortzigarren edizioa izango da.

Antzerkia eta bertsoak

Aimara antzerki talde amateurraren obra berriarekin emango diote hasiera egitarauari. Antzerki taldeak Altuna jaunaren hilketa lana estreinatu zuen iragan astean Urduñan, eta bere bigarren emanaldia ikusteko aukera egongo da Garrastatxun larunbatean, 12:30ean. Serapio Lopez, Jon Gerrero, Virginia Garcia, Marian Fradejas eta Ainhoa Isasi tokiko antzezleak igoko dira oholtzara, Julio Cortazar idazlearen testuaren moldaketa erakusteko.

Antzezlanak trikipoteoari eta bazkariari emango die bide. Bazkaltzeko marmitakoa, albondigak, pantxineta, kafea eta kopa eskainiko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.

Eguneko ekintza nagusia bazkalostearekin batera iritsiko da: Julio Sotok eta Oihana Bartrak eskainiko duten bertso saioa.

Ospakizunari amaiera emateko Gauargi erromeria igoko da Garrastatxuko baseliza aurreko zelaian jarriko duten eszenatokira, festa-giroa ordu txikiak arte luzatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide