Igande goizean antolatutako jarduerarekin oso pozik dago Amurrio Trail. Adin anitzeko mendizaleak erakartzea lortu zuten eta eguraldia lagungarria izan zen. Tarte txiki batez baino ez zuen euria egin, alegia.
Lezamako frontoian jarritako horniketa puntuan egoteko gonbidapena egin zioten antolatzaileek APAFAI elkarteko kideei, aurtengo Babio Igoerako onuradunak izango dira eta.
Argazkiak: Amurrio Trail