Greba mugagabearen 42. egunean Laudiotik Amurriora eraman dute protesta Maderas de Llodioko langileek. Goizean kotxe karabana egin dute lantegiko ataritik abiatuta, aldarrikapenak eskualdeko errepideetatik hedatzeko asmoz.
Behin Amurrion, Garnica konpainiako langileek Amurrioko Udaleko Langile Batzordearekin batu dituzte indarrak. Azken hauek ostiralero ari dira mobilizatzen tokiko gobernuak langileak "entzun eta errespetatzea" eskatuz. Maderas de Llodioko beharginek elkartasuna adierazi nahi izan diete Amurrioko Udaleko langileei, eta martxa bateratua egin dute herriko kaleetan barrena.
Argazkiak: Maderas de Llodioko langileak