Lan istripua gertatu da gaur arratsaldean Saratxoko poligonoan kokatutako Castinox enpresan. Makina batek eskua harrapatu dio langile bati. Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute zauritutako behargina.
Altzairuzko piezak egiten dituen fabrika da Castinox, 1993. urtean sortutakoa.
Aurten Aiaraldean egondako lan istripu larriena iragan maiatzaren 27an izan zen, langile bat hil zenean Tubos Reunidosen, altuera batetik erorita. Aurten orain arte 58 behargin zendu dira Euskal Herrian lanean ari zirela.