Lan istripua gertatu da gaur eguerdian Kiderren. Langile bat 3-4 metroko altueratik erori da biltegian lanean zegoenean, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira Amurrioko enpresara eta ospitalera eraman dute zauritutako behargina, helikopteroan.
Azaroan eskualdean gertatzen den bigarren lan istripu larria da honakoa, hilaren 3an makina batek eskua harrapatu baitzion langile bati Castinox enpresan.