Aiaraldea Komunikabideak berretsi du atzo Amurrion beste lapurreta bat gertatu zela, teknologia dendan jazotakoaz gain.
Ertzaintzak adierazi dio hedabideari Landako kaleko etxebizitza batean sartu zirela ezezagunak, ate bat bortxatuta eta leihoren bat ere hautsita.
Poliziak ez du zehaztasun gehiagorik eskaini, soilik atzo eguerdian egon zirela ikertzen.