Ertzaintzak oharra zabaldu du jakinarazteko igandean bi atxiloketa egin zituela, asteazken gauean Amurrioko telefono dendan izandako lapurreta dela medio. Berez, gama altuko 20 telefono (iPhoneak) egotzi zituzten.
Poliziak argitu duenez, lehenik eta behin Udaltzaingoak eta Ertzaintzak identifikatu zituzten ustezko egileak ikerketa bidez.
Gauzak horrela, igandean bertan aurkitu zituzten herrian bertan. Antza denez, 22 eta 25 urteko gizonezkoek jabetzaren aurkako delituengatiko aurrekariak dituzte eta baita atxilotze aginduak indarrean ere.
Atzo bertan eraman zituzten agenteek epaitegira, baina Ertzaintzak biak ikertzen jarraitzen du, inguruko saltoki eta etxebizitzetan egindako beste lapurreta batzuekin zerikusia dutelakoan.