Prezioa: 3,5 euro
Iraupena: 84 minutu
Benjamin errege gazte eta dotoreak emaztea aurkitzeko unea iritsi da. Carolina printzesa ederraren erretratua aurkezten diotenean, hain liluraturik geratzen da, ezen trukean bere erretratua bidaltzen baitio, baina Carolina printzesa mimatu eta harroak errefusatu egiten du. Benjamin erregeak seduzitzea erabakitzen du eta, lorezainez mozorrotuta, bere gazteluan lan egitea lortzen du. Printzesa noizbait zoriontsua eta atsegina izan zela jakingo du, eta, musikaren eta loreen laguntzaz, berarekin maiteminduko da. Bere kontseilariek, boterean geratzeko irrikaz, printze ahul bat aurkitzen dutenean harekin ezkontzeko, Carolinak eta Benjaminek elkarrekin ihes egiten dute. Ihes egitean aurre egin beharreko oztopo ugariek batu egingo dituzte. Hala ere, Benjaminek egia esan beharko du oraindik...
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.