Asteazkenean itzuliko dira ikasleak Mendiko Eskolara, segurtasuna bermatuta

Aitor Aspuru Saez 2026ko urtarrilaren 26a

Ziklogenesiak kalte handiak eragin zituen atzo teilatuan. / Aiaraldea.eus

Atzo haize bolada bortitzek teilatuaren zati bat kendu zuten eta bihar aske dauden zatiak erretiratuko dituzte, segurtasuna bermatu ahal izateko. Horren ondoren, espero dute klaseak abiatzea berriro asteazkenean bertan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurreikusi du asteazkenean itzuliko direla Lehen Hezkuntzako ikasleak Mendiko Eskolara. Izan ere, atzo haize ufadek teilatuaren zati bat erauzi zuten eta klaseak bertan behera geratu dira gaur eta bihar ere horrela jarraituko dute. Gauzak hala, gaur eta bihar 2, 3 eta 4 urteko ikasleak soilik joango dira klasera

Hezkuntza arduradunek azaldu dutenez, bihar lanak egongo dira zentroan solte geratu diren elementuak erretiratzeko eta segurtasuna bermatzeko. Espero dute, behin hori eginda, langileek eta ikasleek (280 lagun guztira) arriskurik gabe bueltatzea ohiko jarduerara asteazkenean bertan.

Bi asteko esku-hartzea

Eusko Jaurlaritzak adierazi du konponketek bi aste iraungo dutela eta eskerrak eman dizkie familiei eta ikastetxeko beharginei, salbuespenezko egoera horretan ulertu eta laguntzeagatik.

Erakunde publikoek azaldu dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Amurrioko Udalak eta ikastetxeko zuzendaritzak koordinazio bilera egin dutela, gertaeraren jarraipena egiteko, jarduerak koordinatzeko eta normaltasunera ahalik eta baldintzarik onenetan itzultzea ziurtatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide