Lan gatazkaren konponbidea exijitu dute Maderas de Llodioko langileek, ordezkari industrial eta politikoen aurrean

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko urtarrilaren 26a

Lan gatazkaren konponbidea e 1 1769454519899
Lan gatazkaren konponbidea e 2 1769454522493
Lan gatazkaren konponbidea e 3 1769454524691
Lan gatazkaren konponbidea e 4 1769454526958
Lan gatazkaren konponbidea e 5 1769454529243
Lan gatazkaren konponbidea e 6 1769454531746
Lan gatazkaren konponbidea e 7 1769454533916
Lan gatazkaren konponbidea e 8 1769454537178
Lan gatazkaren konponbidea e 9 1769454545535
Lan gatazkaren konponbidea e 10 1769454551924
Lan gatazkaren konponbidea e 11 1769454554865
Lan gatazkaren konponbidea e 12 1769454557254
Lan gatazkaren konponbidea e 13 1769454559770
Lan gatazkaren konponbidea e 14 1769454563284
Lan gatazkaren konponbidea e 15 1769454565670
Lan gatazkaren konponbidea e 16 1769454568398
Lan gatazkaren konponbidea e 17 1769454571049
Lan gatazkaren konponbidea e 18 1769454573917

Garnica konpainiak "negoziazioak aldebakarrez hautsi ostean", agerraldia egin dute Maderas de Llodioko grebalariek Aiaraldeko Garapen Industrialaren aldeko Mahaiaren bigarren bileraren atarian. Eskualdeko manifestazioa deitu dute ostegunerako Laudion.

Azaroaren 26an osatutako Aiaraldeko Garapen Industrialaren aldeko Mahaiaren bigarren bilera egin dute gaur Amurrioko Refor Enpresaldean. Duela bi hilabete egin bezala, bilkuraren atarian mobilizazioa eta agerraldia egin dituzte Maderas de Llodioko langileek, dagoeneko 129 egunez luzatu den lan gatazkaren konponbidea eskatzeko.

Garnica konpainiak negoziazio prozesua "aldebakarrez" hautsi izana salatu dute Laudioko grebalariek, lan gatazka "are gehiago larriagotuz". "Langileon ustez, erabaki hau, enpresaren erabateko arduragabekeria da. Baina, era berean, salatu nahi dugu erakundeen inplikazio falta ere, Aiaraldearen etorkizunaz hitz egiten baitute, baina ez diete heltzen langileen benetako eta oraingo arazoei", aldarrikatu dute agerraldian irakurritako adierazpenean. Bide horretan, "enpresari arduraz jokatzea" eskatu diote, eta "negoziazioari berriro ekin diezaiola".

Halaber, erakunde publikoei ere luzatu diete egoera bideratzeko deia. Aiaraldeko Garapen Industrialaren aldeko Mahaiaren bilera probestuz, gutun bana entregatu diete Industria eta Enplegu Sailei eta Arabako Foru Aldundiari. Maderas de Llodio fabrikaren etorkizuna bermatzeko beharrezko baliabide guztiak jartzea eskatu diete.

Eskualdeari deia

Aiaraldeko herritarrei ere luzatu diete greba mugagabeari eta langile borrokari babesa ematen jarraitzeko deia, "eskualdeko enpleguaren eta etorkizunaren alde". Ostegun honetan (urtarrilak 29) eskualdeko manifestazioa deitu dute, 18:00etan Laudioko Herriko Plazatik abiatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide