Euskal pilota topaketa antolatu dute gaur goizean Amurrioko frontoian, Araba Euskaraz jaiaren egitarauaren barruan. Kirol hori praktikatzeko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako ikasleek, eta gonbidatu berezi baten presentzia izan dute horretarako: Iker Larrazabal pilotariarena.
Urrian aurkeztu zuten aurtengo Araba Euskaraz ekimena. Datorren ekainaren 14an egingo da jai nagusia Amurrion bertan, baina hori baino lehen beste hainbat ekimen antolatuko dituzte giroa berotzeko, gaurkoa bezalakoa.
Argazkiak: Araba Euskaraz