Iaz 71 milioi euroko galera izan zuela plazaratu du Tubos Reunidosek, kaleratze kolektiboak aurkezteko bileraren atarian

Maider Ramirez Martin 2026ko otsailaren 9a

Zuzendaritzako kideak fabrikara sartu diren unea. / Aiaraldea.eus

Altzairuzko hodien sektoreak bizi duen "nazioarteko egoera konplexuarekin" eta bereziki AEBetako muga-zergen gogortzearekin justifikatu du zuzendaritzak egoera. 

Enpresa Batzordearekin bildu baino ordu batzuk lehenago aurreratu ditu Tubos Reunidosek bere iazko emaitzak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari zuzendutako komunikatuan. Oharrean azaldu dutenez,  71,3 milioi euroko galera garbia izan du enpresak 2025ean.

Tubos Reunidosek egoera justifikatu du altzairuzko hodien sektorean dagoen "nazioarteko egoera konplexuarekin", eta bereziki AEBetako muga-zergak gogortu izanarekin. Izan ere, %50eko igoera izan zuten iazko ekainean zergek. Igoera horrek gogor jo du enpresaren merkatu nagusia, AEBek azken urteetan fakturazioaren ia erdia hartu baitute.

Gauzak hala, lehen seihilekoan 205,8 milioi euro fakturatu ondoren, bigarrenean 159,9 milioira jaitsi zen. Urte osoan, beraz, 365,7 milioi euroko salmentak izan ditu taldeak. 

Dena den, kostuak kudeatzeko abian jarritako neurriak gorabehera, jardueraren beherakadak egitura-kosteak ezin bere gain hartzea ekarri du, multinazionalaren hitzetan. Horri maileguak itzultzeko ordainketak gehitu zaizkio, eta ondorioz, urteko emaitza garbia 71,3 milioi euroko galera izan da.

Konpainiaren zuzendaritza gaur goizean bilduko da Amurrioko eta Trapagako plantetako langileen ordezkariekin, iragan urtarrilaren 30ean aurreratutako EEEaren dimentsioa azaltzeko. 10:00etan izango da bilera, eta 24 orduko lanuztea egiten ari dira langileak Amurrioko lantegiaren kanpoko aldean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide