Duela astebete Sustraiak emanaldi hunkigarria eskaini zuten agertoki berdinean jaso dute Kuskua elkarteko kideek Amurrioko aitortza nagusia: Urrezko Guk Saria. San Antonen Lagunak elkartearen lekukoa jaso du San Jose auzoko elkarteak, atzo arratsaldean Amurrio Antzokian ospatutako ekitaldian.
Hunkituta eta pozik jaso zuten aitortza Kuskuako kideek, eta primizia bat ere eskaini zuten: jasotako harrera beroaren ondotik, datorren maiatzaren 15ean berriro eskainiko dute Sustraiak emanaldia. Oraingo honetan ekimen solidario bat finantzatzeko baliatuko dute ikuskizuna. Enia Hidalgok eskaini zizkion azalpenak Aiaraldea Komunikabideari:
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte