Tubos Reunidos

Hasi da greba mugagabea Tubos Reunidos enpresan

Aitor Aspuru Saez 2026ko martxoaren 15a

Hasi da greba mugagabea Tubo 1 1773608587549
Hasi da greba mugagabea Tubo 2 1773608589341
Hasi da greba mugagabea Tubo 3 1773608590809

Gaueko hamarretarako dozenaka langile bildu dira Tubos Reunidoseko zubiko piketean. 

Pasa den astean erabaki zuen Tubos Reunidoseko gehiengo sindikalak greba mugagabea abiatzea enpresak aurkeztutako enplegua erregulatzeko espedientearen aurka. Hau da, multinazionalak 301 kaleratzeak bertan behara utzi ditzan, baita altzairutegiaren itxiera era logistikako kanporatzea ere.  Berez, greba asteazkenean hasiko da, baina aintzat hartuta asteartean greba orokorra izango dela eta biharko beste 24 orduko lanuztea zutela deituta, gaur hasi da, berez, greba mugagabea, gaueko txandan. 

Gaur 22:00ak baino lehen gaueko txandako piketea prest zegoen lantegiko sarreran dagoen zubian eta bihar 05:00etan pikete iraunkorra antolatzeko deia zabaldu dute sindikatuek.

Argazkiak: Tubos Reunidoseko langileak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide