Gaur Amurrioko gaurkotasun instituzionala izango dugu hizpide, Ixone Saratxaga zinegotzia egongo baita gurekin gaurkotasunezko gaiei buruz mintzatzen.
Horren ostean, zinema murgilduko gara. Izan ere, bihar estreinatuko da zinema aretoetan Paul Urkijoren ‘Gaua’ filma, Sitgeseko jaialditik igaro ostean. Pelikula horren soinu bandan parte hartu dute Aiaraldeko Iaiaiai taldeko kideek, eta horri buruz mintzatuko gara taldeko bi kiderekin.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.