Tubos Reunidoseko iazko 118 milioi euroren galera "ingeniaritza kontablearen emaitza" dela salatu dute ELAk eta ESK-k

Aitor Aspuru Saez 2026ko martxoaren 30a

Tubos Reunidos enpresako langileen mobilizazioa./ Aiaraldea

Tubos Reunidosen arabera, konpainiak 118 euro galdu zituen iaz, baina sindikatuek azpimarratu dute aurreko urtean baino gehiago fakturatu zuela.

Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak pasa den astean komunikatu zuen 2025ean 118 milioi euroko galera metatu zuela. Adierazpena etorri zen enplegua erregulatzeko espedientearen tramitazioaren erdian eta Lan Ikuskaritzak 40 langile baino gehiagoren kontratu egoera iruzurtzat jo eta gero.

Gertakarien kate horren hurrengo urratsa izan da ELA eta ESK sindikatuen erantzuna, zeinek leporatu diote multinazionalaren arduradunei emaitzakk manipulatu izan. Zehazki, ELAk zalantzan jarri ditu enpresak 2025ari buruz aurreko ostiralean aurkeztutako azken emaitza ekonomikoak.

Sindikatuaren arabera, "ez da koherentea 2024arekin alderatuta fakturazioa nabarmen handiagoa izan den urte batean, hasieran jakinarazitakoa baino galera handiagoak agertzea".

Lehen azterketa batean, ELAk zuzendaritzaren aldetik kontabilitate ingeniaritza baten erabilera sumatzen du eta emaitzak aztertuko dituela iragarri du.

ESK-ren salaketa

ESK erakundeak ere antzeko hausnarketa egin du eta luze aritu da horri buruz. Hasteko, hiru datu azpimarratu ditu:

  • 40,8 milioi “ibilgetu materialaren narriadurari” dagozkio; doikuntza kontable subjektibo bat da, enpresak une honetan aplikatzea erabaki duena bere galerak handitzeko. Ez da desagertu den dirua, eurek asmatutako zenbaki bat baizik.

  • 8,3 milioi zerga geroratuen aktiboen baja direla-eta sortzen dira; beste artifizio kontable bat da, diruzaintzan inolako eraginik ez duena. Soilik esan nahi du ziurtzat jotzen zituzten abantaila fiskal batzuk galdu direla.

  • Ustiapen-jardueren diru-fluxua (FCE) positiboa izan zen, 2,1 milioi eurokoa. Enpresak 31,8 milioi euroko eskudirutan itxi zuen ekitaldia. Ez dago berehalako likidezia-krisirik; badago kontuak makillatzeko erabaki bat, kaleratzeak justifikatzeko.

Salmenta gehiago, Ameriketako Estatu Batuetan ere

Langile erakundearen aldetik, ukatu dute Donald Trumpek ezarritako muga zergak egotea Tubos Reunidosek argudiatutako krisialdian. "Salmentak han %22,1 hazi ziren 2025ean, 132,9 milioitik 162,2 milioi eurora".

Hazkundea, gainera, ez da gertatu AEBn soilik: "Nzegozio-zifra osoa —enpresa batek bere produktuen salmentaren ondorioz lortutako diru-sarrera guztien adierazlea— %13 hazi da: 2024ko 324 milioi eurotik 2025eko 365,7 milioi eurora".

Halaber, ESK-k nabarmendu du enpresak 31,8 milioi zituela kutxan urte amaieran. 

Gauzak horrela, bai ELAk zein ESK-k berretsi dute greba mugagabeari eutsiko diotela enplegua erregulatzeko espedientea atzera bota arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide