Tubos Reunidos

Tubos Reunidos eta Maderas de Llodioko langileek A-625 errepideko trafikoa eten dute

Erredakzioa 2026ko apirilaren 1a

Errepidera eraman dituzte euren aldarrikapenak langileek. / Aiaraldea.eus

Greba mugagabean dauden bi enpresetako langileak Tubos Reunidoseko piketean batu dira goizean.

Tubos Reunidos eta Maderas de Llodioko beharginek A-625 errepideko trafikoa eten dute 07:30ak aldera. Greba mugagabean dauden bi enpresetako beharginek indarrak elkartu dituzte gaur 6:00ak aldera Amurrioko konpainiako lantegiko piketean eta gero errepidera jo dute.

8:15ak arte luzatu dute protesta eta ez da aparteko gatazkarik egon. Ertzaintzaren patruila bakarra bertaratu da trafikoa bideratzera. 

Gaurkoa ez da Tubos Reunidoseko beharginek protesta neurri hau hartzen duten lehen aldia, duela aste batzuk errepide mozketa berdina egin baitzuten. Maderas de Llodioko grebalarien lanuzteak, bestalde, 194 egun bete ditu gaur.

Eusko Jaurlaritzako konponbidea ezerezean geratu da

Duela aste gutxi Mikel Jauregi Industria Sailburuak adierazi zuen Tubos Reunidos enpresak duen zorra berregituratzeak irtenbide berritzaileak eskatuko zituela, baina Eusko Jaurlaritzaren ideia ez da gauzatu.

Izan ere, Jauregik berak azaldu bezala, euren ideia zen Espainiako Gobernuak Irango gerrako krisialdiaren neurrien paketearen barruan sartzea SEPIko zorra ez ordaintzea, baina Pedro Sanchez buru duen kabineteak ez du halakorik jaso berriki onartutako legean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide