Egun bizia izan dute gaur Tubos Reunidoseko langileek. Goizean protesta errepidera eraman eta gero, Bilbora jo dute 11:00ak aldera. Manifestazioa multinazionalaren bulegoen aurrean hasi dute eta gero Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzan egin dute geldialdia.
Handik Sabin Etxera mugitu dira, EAJren egoitza nagusira. Ondoren, BBVAko eraikinean egon dira eta Cuatre Casas abokatuen bulegoan ere egin dute protesta, horiek kudeatu baitute espedientearen tramitazioa.
Moyua plazatik igarota, PSE-EEren egoitzara eraman dute mobilizazioa (EAJrekin batera Eusko Jaurlaritza gobernatzen baitute sozialistek koalizioan eta Espainiako Gobernua ere kolore politiko horretakoa da). Guggenheim Museoaren aurrean amaitu dute, kaleratzeen, altzairutegiaren itxieraren eta logistikaren kanporatzearen kontra.
Argazkiak: Tubos Reunidoseko langileak