Lantegiko zubitik Amurrioko udaletxera mugitu dira gaur Tubos Reunidoseko langileak, kaleratzeen aurkako aldarria herrigunean zabaltzeko. Eserialdia egin dute A-625 errepidean, eta jarraian abiatu dira udalerrirantz. Hainbat bizilagun batu dira protestara bidean, eta Udaletxearen aurrean egin dute elkarretaratzea.
Azaldu dutenez, horrelako martxak astero egitea planteatzen ari dira, beste hainbat dinamikarekin batera. Asteazkenean Gasteizen egin zuten protesta, Enpresa Batzordeko kideek Jaurlaritzarekin bilera zutela probestuta.
Argazkiak: Tubos Reunidoseko langileak