2.899.000 euro banatu zituzten iaz Tubos Reunidoseko administrazio kontseiluko kideen eta zuzendaritzako goi-kargudunen artean. Hala diote multinazionalak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordera bidalitako azken txostenek.
2024ko datuekin alderatuta, % 7,64 gutxiago jaso zuten konpainiako buruek.
702.000 euro banatu zituzten administrazio kontseiluko hamaika kideen artean. Hemen ikusi daiteke bilakaera urtez urte eta kontseilariz kontseilari:
Dena dela, kontuan hartu behar da administrazio kontseiluko kideetako batzuk multinazionalaren akziodun nabarmenak ere direla, eta horregatik ere jasotzen dutela dirua, dibidenduen bidez.
Goi-kargudunak beste hamaika pertsona dira, honako hauek:
- Carlos Lopez De Las Heras CEO
- Ines Nuñez De La Parte Kontseiluko idazkari nagusia eta Aholkularitza Juridikoko zuzendaria
- Anton Pipaon Palacio Iraunkortasun eta Negozio Garapeneko zuzendaria
- Ignacio Baron Lopez Finantza zuzendaria
- Francesc Ribas Collell Tubos Reunidos America-ko zuzendaria
- Pedro Rodriguez Salor Zuzendari komertziala
- Jagoba Hernandez Arbulu Supply Chain-eko zuzendaria
- Ekhi Etxeberria Mombiela Giza Baliabideen zuzendaria
- Andoni Jugo Orrantia Tubos Mill-eko industria-zuzendaria
- Jon Bikandi Iturbe Mill produktuetako industria zuzendaria
- Alberto Santamaria Rubio Barne Kontu-hartzailetzako zuzendaria
Txostenetan ez da zehazten zenbat diru jasotzen duen bakoitzak, baina guztien artean 2.197.000 euro banatu zituzten iaz, aurreko urtean baino 111.000 euro gutxiago.