Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tubacex enpresako zubitik Saratxoko saihesbidean eraikitako bidegorri lotuko du azpiegitura berriak.
Arabako Foru Kontseiluak jakinarazi du gaur bertan onartu berri duela 284.501,84 euroko lizitazioa (BEZ barne) abiatzea Nerbioiko Parke Linealeko azkenaurreko tartea egiteko. Hain zuzen, 250 metroko ibilbidea da eta Tubacex enpresako zubia Saratxoko saihesbidearekin lotuko du.
Berez, lurralde arabarrean bide hori amaitzeko geratuko den azken zatia Saratxoko Los Mesones ingurua eta Urduña batuko dituena da.
Nerbioiko Parke Linealak oinezkoen eta txirrindularientzako azpiegitura da eta Aldundiak azpimarratu du 111.000 herritarrek erabili zutela iaz. Azken urteetan zati gehiago inauguratu dituzte Delikan eta Saratxon bertan.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.