Danborrada txikia egin dute arratsaldeko lehen orduan Amurrioko Ikastetxeetako haur eta irakasleek. Juan Urrutia plazan bildu dira 15:30ean, eta San Prudentzioko erritmo ezagunenak jo dituzte danbor-hotsekin, guraso zein herritar ugariren arreta erakarrita.
Arratsaldeko seietan Laudion egingo dute haurren danborrada. Hurrengo erretretak, aldiz, astelehenean izango dira, Laudion zein Amurrion, eta asteartean Aiararen txanda helduko da.