Tubos Reunidos

Tubos Reunidoseko CEOarekin bildu dira grebalariak eta honek esan die ez dakiela ezer balizko hartzekodunen konkurtsoari buruz

Aitor Aspuru Saez 2026ko apirilaren 27a

Tubos Reunidoseko langileak gaur plazan, ordezkariek alkatearekin bilera egiten zuten bitartean.

Amurrioko alkatearekin ere bildu dira Tubos Reunidoseko langileen ordezkariak gaur goizean. 

Goiz gorabeheratsua izan dute gaur Tubos Reunidoseko langileen ordezkariek, bi bilera garrantzitsu izan baitituzte. Lehenengoa Bilbon gertatu da, multinazionalaren bulegoetan. Hara jo dute ELA, LAB, UGT, ESK eta CNTko ordezkariek hitzordurik gabe eta Carlos Lopez de las Heras CEOarekin eta zuzendaritzako beste kideekin hitz egitea lortu dute, ezustean.

Sindikatuetako kideek idazkia eman diete multinazionaleko buruei bilera bat dei dezaten eta elkarrizketa izan dute eurekin. Horretan argi geratu da konpainiaren asmoa dela aurrera egitea enplegua erregulatzeko espedientearekin eta iragarritako neurrekin eta eztabaida jazo da bi aldeen artean. Izan ere enpresak duen zorra da egoeraren muina sindikatuentzat. Zuzendaritzak, aldiz, defendatu du enpresak egiturazko arazoa duela. 

Hala ere, langileen bozeramaileek azpimarratu dute, gutxienez, aurrez aurre hitz egitera eseri behar dutela bi aldeek.

Solasaldiaren beste ardatzetako bat izan da hedabide batek argitaratu duen albistea, zeinean aipatu duen Administrazio Kontseilua hartzekodunen konkurtsoa prestatzen ari dela. Lopez de las Herasek erantzun du berak ez dakiela ezer horri buruz eta gosaltzen zuen bitartean izan duela horren berri.

Hartzekodunen konkurtsoa

Solasaldiaren beste ardatzetako bat izan da hedabide batek argitaratu duen albistea, zeinean aipatu duen Administrazio Kontseilua hartzekodunen konkurtsoa prestatzen ari dela. Lopez de las Herasek erantzun du berak ez dakiela ezer horri buruz eta gosaltzen zuen bitartean izan duela horren berri. Halaber, gaineratu du komunikabideek argitaratzen dutena ez diola kezkarik sortzen.

Jose Antonio Jainagarekin (Sidenorreko buruarekin) bilerarik egin izana ere ukatu dute zuzendaritzako kideek.

Beharginen ordezkariek idazkia eman diote Lopez de la Herasi eta CEOak sinatu du, ziurtatzeko jaso duela. Sindikatuek espero dute bilera formala egiteko deia jasotzea laster.

Amurrioko alkatea

Eguerdian, ordea, Txerra Molinuevo alkatearekin eta udalbatzan ordezkaritza duten alderdiekien elkartu dira sindikatuetako kideak. Batzar horretan Molinuevok barkamena eskatu die ez jakinarazteagatik Bruselara joango zela eta han aurkeztutako dokumentazioa eman die.

Alkateak azaldu du EAJko Europar Parlamentuko taldearen bitartez bilera eskatu zutela Industria Batzordearekin hiru bide aztertzeko. Helburua izan zen Europar Batasunaren araudiaren 107. artikulua baliatzea,  Tubos Reunidos enpresa estrategikotzat jo dezaten eta, ondorioz, finantzaziorako aukerak aztertu edota SEPIko zorra kentzeko parada emateko.

Hirugarren aukera langile kaleratuentzako trebakuntza sustatzeko dirua lortzea litzateke.

Molinuevok argitu du "emankortzat" jo zuela bilera, herri txiki batek Europar Batzordearen arreta jaso duelako.

Aurrera begira, alkateak esan du Eusko Jaurlaritzari eskatuko diola ahalbidetzea batzar bat SEPIren eta grebalarien artean. Horrez gain, konpromisoa hartu du Europatik heltzen den informazioa eurekin partekatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide