Hasierako onarpena eman dio Amurrioko Udaleko Gobernu Batzordeak Mendiko Eskolako jolastokiko estalkiaren proiektuari. 478,5 metro koadroko gune bat atontzea aurreikusi dute.
Tokiko erakundeak zehaztu duenez, “egitura modular” bat eraiki nahi dute, “bi fasetan gauzatzeko aukera emango duena, eta, horrela, aurrekontu-erabilgarritasunera” egokitzeko aukera emango duena.
Aurreratu dutenez, altzairuzko egitura izango du estalkiak, eta “sandwich-panel bidezko itxitura-sistema”. Modu horretan, argi naturala sartzea erraztu nahi dute.
Gainera, diseinu horrek aukera emango du etorkizunean eguzki-plakak instalatzeko. Modu horretan, “jasangarritasunarekin duen konpromisoa sendiou” nahi du Udalak.
1.116 herritarren babesa
Guraso elkarteak sustatu zuen estalkiaren proiektua iaz. Arabako Foru Aldundiko aurrekontu parte hartzaileetara aurkeztu zuten egitasmoa, eta hautatua izan zen azkenean, 1.116 herritarren babesa jasota. Gauzak hala, foru erakundearen finantziazioa jasoko du proiektuak.