Ramiro Gonzalezek uste du Tubos Reunidoseko hartzekodunen konkurtsoa zorra berregituratzeko aukera dela

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 5a

Ramiro Gonzalez gaurko agerraldian.

Arabako Foru Kontseiluak erabaki duenaren berri emateko prentsaurrekoan galdetu diote Arabako Ahaldun Nagusiari gaiaren inguruan. Osteguneko galdeketari buruz ere mintzatu da gobernuburua. 

Asteartero bezala, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak Foru Kontseiluan onartutako gaiei buruzko prentsaurrekoa eskaini du eta hedabideek aukera baliatu dute Tubos Reunidoseko egoerari buruz galdetzeko. 

Lehenik eta behin, hartzekodunen konkurtso boluntarioari buruz itaundu diote eta Gonzalezek ez du ukatu konpainia ataka oso larrian dagoela.

Hala ere, bere ustez, prozesu berri horretan aukerak daude zorraren berregituraketa egiteko eta inbertitzaile berrien sarrera ahalbidetzeko. Ahaldunaren iritziz, bi baldintza horiek dira beharrezkoak enpresa proiektuak aurrera egin dezan: "Tubos Reunidosek jarraitzea da lehentasunezko helburua guztiontzat".

Horrez gain, kazetariek mahairatu dute ostegunean egin behar den batzarra eta galdeketa grebari buruz. Gonzalezen iritziz, "langileak kontziente dira enpresaren jarraikortasuna dela lehentasuna eta horri erantzuten dio ekimenak".

Halaber, Ahaldun Nagusiak adierazi du sinadurak legezkoak izanik (zenbait hedabidek argitaratu dute Lan Ikuskaritzak oniritzia eman diela) langileen eskubidea dela bozkatzea. "Horrela ahalbidetuko litzateke jakitea langileek zer pentsatzen duten", nabarmendu du. 

Ramiro Gonzalezek argudiatu du elkarrizketa sozialerako aukera dela. Dena den, Langile Batzordearen iritzia errespetatzen duela ere azaldu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide