10:30ean hasi da Tubos Reunidoseko zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen arteko bilera Amurrioko lantegian. Ordubete eskas lehenago bertaratu dira multinazionaleko buruak fabrikara, autobus baten barruan eta Ertzaintzak babestuta. Grebalariek alfonbra gorri bat jarri dute zubian ongi etorri moduan, eta oihu eta txistu artean utzi diete pasatzen.
Hurrengo 24 orduak bereziki garrantzitsuak izango dira Tubos Reunidoseko grebaren bilakaeran. Izan ere, bihar goizeko bederatzietarako grebari buruzko batzarra eta bozketa daude deituta toki berean.