Tubos Reunidos

ELA, LAB eta ESK sindikatuek salatu dute Tubos Reunidoseko zuzendaritzak jarraitzen duela informaziorik eman gabe hartzekodunen konkurtsoari buruz

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 13a

Sindikatuek Bilbon deitutako mobilizazio bat.

Pasa den astean bilera egin ondoren, zuzendaritzak esan zien idatziz erantzungo ziela egindako hainbat galderari, baina ez dute komunikaziorik jaso. Gauzak horrela, sindikatuak afiliatuekin ari dira hausnartzen zein urrats egin.

ELA, LAB eta ESK sindikatuek oharra plazaratu dute azpimarratzeko Tubos Reunidoseko zuzendaritzak ez diela informaziorik eskaini hartzekodunen konkurtsoari dagokionez. Konpromiso hori adierazi zien enpresako ordezkaritzak pasa den astean.

Dena den, astebete igarota, Enpresa Batzordeak ez dauka inolako berririk. "ELAk, LABek eta ESK-k berriro egiaztatu dute zuzendaritzak ez duela gardentasunik, zorroztasunik eta seriotasunik prozesu honetan guztian. Enplegu erregulazioko espedientearen kudeaketa zentzugabekeria hutsa izan da. Enpresaren kudeaketa ere arduragabea eta erruduna izan da 2008. urtetik. Tubos Reunidoseko zuzendaritza eta haren akziodunak dira enpresaren konkurtso egoeraren erantzule bakarrak".

Langile batzarra ostiralean

Gauzak horrela, sindikatuek azaldu dute ostiralean bilera deitu dutela langile ororekin. Momentuz, afiliatuekin ari dira aztertzen zein urrats egin eta ostiralean balorazioa eta proposamenak partekatuko dituzte, fase berri honi aurre egiteko behar diren erabakiak kolektiboki hartu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide